HEGO apartamentua
– Bikoteentzat aproposa –
Hego apartamentua
Jaizkibelera eta Aiako Harrietara begira. Egonaldi erromantiko eta ezin hobeaz gozatzeko behar den guztia dauka: 1,60 m x 1,90 m-ko ohea, armairua, idazmahaia eta pantaila lauko telebista dituen gela bat.
Hego Lezon dago, Euskal Herrian. Donostiatik 13 km-ra dago, Donibane Lohizunetik 22 km-ra, eta Biarritzetik 36 km-ra.
Doako wifia eta aparkaleku pribatua ditu.
Apartamentua behe-solairuan dago eta logela bat, pantaila lauko telebista eta erabat hornitutako sukaldea ditu (mikrouhin-labea, hozkailua, garbigailua, labea eta sutegiak). Establezimenduak eskuoihalak eta oheko arropa eskaintzen ditu, gehigarri baten truke.
2 pax
31 m2
Mendiari begira
Logela 1
Apartamentuaren erosotasunak
Patxillabordan eskaintzen ditugun zerbitzu nagusiak, etxean bezala egon zaitezen.
Doako wifia
Wifia apartamentu osoan.
Apartamentu intsonorizatua
Atsedena erabatekoa izan dadin.
Bikote batentzako logela 1
Bainugela 1 dauka
Oheko eta komuneko arropa
Kalitatezko oheko arropa eta eskuoihalak.
Sukalde hornitua
Kafe-makina, mikrouhin-labea, sukaldeko tresnak, labea, hornidura osoa…
Animaliak
Txerri bat, astoak, oiloak… Landa-esperientzia betea.
Garbigailua eta lehorgailua
Kanpoan dago, baina bezeroaren eskura.
Berokuntza
Berokuntza apartamentu osoan, zoru erradiatzailearekin.
Ekologikoa
Led bonbillak, A+++ etxetresna elektrikoak…
Bainuko gauzak
Ile-lehorgailua, xanpua, dutxako gela…
Telebista
Pantaila lauko telebista apartamentuan.
Aparkalekua
Doako aparkalekua.
EKOLOGIKOAK ETA JASANGARRIAK
- Ia ez du energiarik kontsumitzen, isolamendu-gehigarria du fatxadetan eta teilatuan, eta A energia-kalifikazioa du.
- Biomasa bidez sortutako berokuntza eta ur beroa.
- Kontsumo txikiko A++ sailkapena duten etxetresna elektrikoak eta makinak.
- Ateen isolamendua eta beira hirukoitzeko leihoak.
- Ura aurrezteko presio-erreduktoreak iturrietan.
- Kontsumo txikiko argiztapena, led bonbillekin.
- Zoru erradiatzaileko berokuntza.
- Birziklatze sistematikoa.
NATURA BETEAN
Jaizkibelgo eta Aiako Harrietako inguruaz gozatu ahal izango duzu.
GASTRONOMIA
Euskal Herriko gastronomia munduko onenetako bat da.
ETXEAN BEZALA
Gure apartamentuak etxean bezala sentiarazteko daude diseinatuta.
Behar guztiei erantzuten saiatzen gara, zure ongizatea lehentasunezkoa baita guretzat. Horregatik, familientzako gelak, bikoteentzako gelak –mendiari begira, erromantikoagoak– eta mugikortasun urriko pertsonei egokitutako gelak ditugu.