Ongi etorri
a Patxillaborda
Landagune abegitsu hau Jaizkibel mendiaren magalean dago, Aiako Harrietara begira, Donostiaren eta Frantziako hegoaldearen arteko kokagune pribilegiatu batean. Goxotasun handiko ingurua da, eta horrenbeste behar dituzun baretasuna eta lasaitasuna aurkituko dituzu bertan, baita hiriak gertu izateak ematen duen erosotasuna ere.
Apartamentuak
Baserri zahar bat zena goitik behera birmoldatu genuen, eta etxe xarmant eroso bihurtu, ilunabarrez gozatzeko
eta esnatzearekin batera txorien kantua entzuteko.
Ideiaren jatorria …
Lau puntu kardinalen izenak daramatzaten apartamentuak (IPAR, HEGO, EKI eta MENDE) sortzeko ideia duela 10 urte piztu zitzaigun, gogoz eta ilusioz gainezka. Horrela, bete egin genuen zentzu guztietara irekitako leku bat eraikitzearen ametsa, bertan nork bere burua aurkitzeko esperientzia paregabea bizi ahal izateko.
NATURA BETEAN
Jaizkibelgo eta Aiako Harrietako inguruaz gozatu ahal izango duzu.
GASTRONOMIA
Euskal Herriko gastronomia munduko onenetako bat da.
ETXEAN BEZALA
Gure apartamentuak etxean bezala sentiarazteko daude diseinatuta.
Berdegunez eta landaretza hostotsuz inguratuta daude; beraz, mendizaleek edo mendiko txirrindularitzaren zaleek leku magikoak ezagutzeko aukera izango dute.